Lankideak Gure inbertsioa

 

Gure balioekin  eta gure enpresa-estrategiarekin bat datozen gaitasunak sustatzen ditugu. Horiek osatzen dituzte Maierren ezaugarriak:

  • Bezeroa helburu
  • Emaitzak helburu
  • Aldaketa eta berrikuntza helburu
  • Talde-lana
  • Garapen pertsonala
  • Maier Taldeko kide izatea
 

Etengabe ikasten aritzeko aukerak ematen ditugu, Maierreko lankideok gizaki eta profesional gisa hazten bagara, Maier ere gurekin batera haziko delakoan baikaude. Honako hauek antolatzen ditugu:

  • Banakako coaching-prozesuak
  • Gaitasun, jokabide eta trebetasun berriak garatzeko programak: lidergoa, entzute eraginkorra, emozioen kudeaketa, ekintzen koordinazioa, konfiantza sustatzea, etab.
  • Atzeraelikadura-prozesuak, banakako ikasketa-alorrak hautemanez eta prestakuntza planak diseinatuz norberaren etorkizun profesionala sustatzeko.
 

Hainbat taldetan parte hartzen dugu, eta emaitzarik onenak lortzen laguntzen dugu, hauen bidez gure gaitasunak indartuz:

  • Taldeen coaching-programak
  • Talde-kohesioa bultzatzeko programak eta dinamikak, elkarrizketa bidezko elkarrekintzak, ikuspegi sistemikoak, etab.
 

Mundu osoan hedatuta dagoen enpresa- eta gizarte-proiektu kooperatibo bateko partaide gara. Proiektu horretan, talentua balioetsi egiten dugu, eta lanpostuz igotzeko lehentasunezko faktorea da. Maierren lan egiten dugunok beti gara lehen aukera.