Eskubide guztiak erreserbatuta:
- Maier S. Coop-k jakinarazten du Maierren webgunearen helburua hau dela: enpresa honek egiten dituen jardueren eta ekoizten dituen produktuen berri ematea jende orori.
- Maierren webgunearen eta horren elementuen jabetza intelektualaren gaineko eskubideak Maier S. Coop-renak dira. Talde honetako enpresek baino ezin dituzte erabili ustiapen-eskubideak, hauek bereziki: erreprodukzio-eskubideak, banaketa-eskubideak, komunikazio publikoaren gaineko eskubideak eta eraldatze-eskubideak.
- Edukia partzialki erreproduzitzeko eskubidea emango da, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
a. Maierren webgunearen xedeekin bat badator edukia.
b. Informazioa eskuratzeko xedearekin egiten bada, eta ez merkataritza-xedeekin.
c. Web honetako dokumentuei eta grafikoei inolako aldaketarik egiten ez bazaie.
d. Web honetako grafikoak erabiltzen, kopiatzen edo banatzen ez badira haiekin doazen testu edo irudietatik bereizi.
e. Aldez aurretik Maier S. Coop-ri jakinarazten bazaio.
- Erabiltzaileak bere gain hartzen du, oso-osorik, webgune honetarako sarbidearen eta haren edukia baliatzeko moduaren erantzukizuna. Sarrera horrek edo edukiaren erabilerak eragindako inolako ondorio, kalte edo galeraren erantzule ez da egingo Maier S. Coop.
- Maier S. Coop-k ez du erantzukizunik bereganatzen webgunean aipatzen diren hirugarrenen loturetan edo konexioan jatorria duten gertakariak direla eta.
- Maier S. Coop bere produktuen jabetza industrialaren gaineko eskubideen titularra da. Produktuen aipamenei dagokienez, Maier S. Coop-k onartzen ditu titularrei dagozkien jabetza industrialaren eta intelektualaren gaineko eskubideak, baina horrek ez du esan nahi produktu horiek webgunean aipatzen edo azaltzen badira Maier S. Coop-k horien gaineko eskubiderik edo erantzukizunik duenik, ez eta Maier S Coop-k babesik, laguntzarik edo gomendiorik emateno dienik ere.
- Webgune honen edukia baimenik gabe erabiltzen bada edo Maier S. Coop-ren jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubideak urratzen badira, legeak agintzen dituen erantzukizunak eskatuko dira.
- Maier S. Coop-k ez du erantzukizunik bereganatzen gerta daitezkeen segurtasun-akatsengatik, ez eta erabiltzaileak jasaten dituen kalteengatik ere, adibidez, informatika sistemari eragiten diotenengatik (hardwarea eta softwarea) edo sistema horretan gordetako fitxategiei edo dokumentuei eragiten dietengatik, baldin eta hauek eragin badituzte: Maierren webguneko edukietara konektatzeko erabiltzailearen ordenagailuan birusen batek, nabigatzailearen erabilera okerrak edo nabigatzaileak bertsio ez eguneratuak erabili izanak.
- Lege-oharren edukia eguneratu daiteke; hortaz, aldian-aldian kontsultatzea gomendatzen diegu webgunearen erabiltzaileei.