Xedea, ikuspegia eta balioak

 

Maier Taldea elkarlanean jarduten duen pertsona taldeak osatzen dugu, gizartean aberastasuna eta kalitatezko lanpostuak sortzeko, lehentasunez kooperatiboak, eta errentagarritasun-jasangarria oinarri duen ingurune batean.

Etorkizuna pertsonen garapenean, parte-hartzean eta beste errealitate sozialekiko lankidetzan oinarritzen dugu, beti ere, partekatutako balioen marko batean.

Etorkizuneko ikuspegia dugu eta bezeroaren espektatibak asebetetzeko, hobetzeko eta horiei aurre hartzeko jarrera dugu. Era berean, ingurunearekin (ingurugiroa eta errealitatea sozial bakoitzeko ezaugarri kulturalekiko errespetua), berrikuntzarekin eta hobekuntza konpetitiboarekin konprometituak gaude.

 

Automozioaren sektorean, dekorazioan eta konplexutasun funtzional handiko piezetan erreferente bilakatuko gara, negozio berriekin dibertsifikatuta eta Maierreko kide izateagatik zoriontsu diren pertsonetan oinarrituta.

 

KONFIANTZA
Zintzotasunez eta erantzukizunez jokatzen dut.
Argitasunez eta gardentasunez komunikatzen naiz eta konfidentzialtasuna gordetzen dut.
Guztiak errespetatzen ditut eta besteen errespetua irabazten dut.

ALDAKETARA IREKIA
Aldaketak onartzen ditut eta berrikuntzetara jarrera positiboarekin egokitzen naiz.
Aukerei adi nago eta arriskuak neure gain hartzen ditut: hobekuntzak sustatuz, egiteko modu berriak bilatuz eta aukerak sortuz.
Ikasi egiten dut eta nire ikaskuntzarekin berrikuntza sortu.

BEZEROARI ORIENTAZIOA
Bezeroari orientatzea, balio bat izateaz gain, Maier Taldearen estrategia nagusia dela onartu eta neureganatzen dut.
Bezeroa asebetetzearen garrantzia uneoro daukat neugan: bera gabe gu ez gara.
Bezeroaren tokian jartzen naiz, batez ere, erabaki garrantzitsuetan eta gatazken aurrean.

ERAGINKORTASUNA
Ahalik eta baliabide gutxien erabilita emaitzak lortzeko lan egiten dut.
Inplikatu egiten naiz eta neure gain hartutako konpromisoak betetzen ditut.
Huts egin dezakedala onartzen dut baina huts egiteetatik ikasten dut.

LANKIDETZA
Bestearen iritziak entzun eta errespetatzen ditut.
Taldekoa lehenesten dut banakakoaren aurretik.
Langile eta bazkide gisa parte hartu eta inplikatzen naiz.