Jendea pozik dago MAIERen parte izateaz ...

Jendea pozik dago MAIERen parte izateaz ...

... konpromisoa sorrarazten dugulako.

Gure kooperazio-ondareak berezi egiten du negozioa egiteko eta zuzentzeko dugun modua.

Guretzat garrantzitsua da MAIERen parte diren pertsonak pozik egotea.

 

... bezeroengan pentsatzen dugulako.

Guretzat bezeroen kokalekua ez da inongo arazo; dauden lekuan daudela, berekin gaude. Harro gaude gure bezeroekin dugun harreman estuaz, horrek aukera ematen baitigu beren beharren arabera aritu eta erantzuteko.

...gure bezeroentzat inbertitzen dugulako.

Gure etorkizuna gure pertsonetan oinarrituta dago.

Badakigu ezen, gure bezeroen beharrei erantzun nahi badiegu, gure pertsonen trebetasunetan inbertitu behar dugula etengabe. MAIERri esker, mundua irekia duzu, eta zure ibilbidea markatuko du, izan Espainian, AEBn, Alemanian, Mexikon nahiz Txekiar Errepublikan, batzuk aipatzearren.

...inor ez delako perfektua.

MAIERen, hori argi daukagu.

Horregatik, akatsak zigortu ordez, aztertu egiten ditugu, eta gure errendimendua hobetzeko, gure taldeekin lan egiten dugu etengabe, hazi eta elkar hobeto ulertzeko asmoz.

... modu jasangarrian hazten garelako.

Gure historia hazkunde jasangarri bati lotua dago.

Guretzat garrantzitsua da presente gauden herrialde bakoitzeko baldintzetara egokitzea, bertako jendea ulertu eta haien kultura baloratzea, modu arrakastatsuan kooperatu ahal izateko.

... ingurunearen alde agertzen gara.

MAIERen, gure urteko irabazien zati bat MAIEReko gizarte-funtsera bideratzen dugu.

Langileek finantzatuak izango diren proiektuen aukeran parte hartzen dute. Horrela, gure ingurunearen ongizate jasangarria babesten dugu.

Gure balioak dira gure izatearen muina.

Konfiantza
Aldaketara irekia
Eraginkortasuna
Lankidetza
Bezeroari orientzazioa