Lege-oharra

Eskubide guztiak erreserbatuta:

  • Maier S. Coop-k jakinarazten du Maierren webgunearen helburua hau dela: enpresa honek egiten dituen jardueren eta ekoizten dituen produktuen berri ematea jende orori.
  • Maierren webgunearen eta horren elementuen jabetza intelektualaren gaineko eskubideak Maier S. Coop-renak dira. Talde honetako enpresek baino ezin dituzte erabili ustiapen-eskubideak, hauek bereziki: erreprodukzio-eskubideak, banaketa-eskubideak, komunikazio publikoaren gaineko eskubideak eta eraldatze-eskubideak.
  • Edukia partzialki erreproduzitzeko eskubidea emango da, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
    • Maierren webgunearen xedeekin bat badator edukia.
    • Informazioa eskuratzeko xedearekin egiten bada, eta ez merkataritza-xedeekin.
    • Web honetako dokumentuei eta grafikoei inolako aldaketarik egiten ez bazaie.
    • Web honetako grafikoak erabiltzen, kopiatzen edo banatzen ez badira haiekin doazen testu edo irudietatik bereizi.
    • e. Aldez aurretik Maier S. Coop-ri jakinarazten bazaio.
  • Erabiltzaileak bere gain hartzen du, oso-osorik, webgune honetarako sarbidearen eta haren edukia baliatzeko moduaren erantzukizuna. Sarrera horrek edo edukiaren erabilerak eragindako inolako ondorio, kalte edo galeraren erantzule ez da egingo Maier S. Coop.
  • Maier S. Coop-k ez du erantzukizunik bereganatzen webgunean aipatzen diren hirugarrenen loturetan edo konexioan jatorria duten gertakariak direla eta.
  • Maier S. Coop bere produktuen jabetza industrialaren gaineko eskubideen titularra da. Produktuen aipamenei dagokienez, Maier S. Coop-k onartzen ditu titularrei dagozkien jabetza industrialaren eta intelektualaren gaineko eskubideak, baina horrek ez du esan nahi produktu horiek webgunean aipatzen edo azaltzen badira Maier S. Coop-k horien gaineko eskubiderik edo erantzukizunik duenik, ez eta Maier S Coop-k babesik, laguntzarik edo gomendiorik emateno dienik ere.
  • Webgune honen edukia baimenik gabe erabiltzen bada edo Maier S. Coop-ren jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubideak urratzen badira, legeak agintzen dituen erantzukizunak eskatuko dira.
  • Maier S. Coop-k ez du erantzukizunik bereganatzen gerta daitezkeen segurtasun-akatsengatik, ez eta erabiltzaileak jasaten dituen kalteengatik ere, adibidez, informatika sistemari eragiten diotenengatik (hardwarea eta softwarea) edo sistema horretan gordetako fitxategiei edo dokumentuei eragiten dietengatik, baldin eta hauek eragin badituzte: Maierren webguneko edukietara konektatzeko erabiltzailearen ordenagailuan birusen batek, nabigatzailearen erabilera okerrak edo nabigatzaileak bertsio ez eguneratuak erabili izanak.
  • Lege-oharren edukia eguneratu daiteke; hortaz, aldian-aldian kontsultatzea gomendatzen diegu webgunearen erabiltzaileei.