| |
Maier S. Coop.k jakinarazi nahi
du Maierren webgunearen xede nagusia honakoa dela: enpresa
honek egindako jardueren eta egiten dituen produktuen
berri ematea jende orori.
Maierren webgunearen eta bertan azaltzen diren osagaien
jabetza intelektuala Maier S. Coop.ena da. Talde honetako
enpresei baino ez dagokie horien ustiapen-eskubideak,
edozein modutan, eta bereziki erreprodukzio-, banaketa-,
komunikazio- eta eraldaketa-eskubideak.
Edukiaren zatiak erreproduzitzeko eskubidea ematen
da, betiere ondorengo baldintzak betez gero:
| |
a.
Maierren webgunearen xedeekin bateragarria izatea.
b. Bertan azaltzen
den informazioa lortzeko asmotan egitea, eta ez
asmo komertzialekin.
c. Webgune honekin
zerikusia daukaten dokumentuak edo grafikoak inola
ere ez aldatzea.
d.
Webgune honetan eskuragarri dauden grafikoak ez
erabiltzea, kopiatzea edo banatzea testutik
edo berekin doazen irudietatik bananduta.
e. Aurretik Maier
S. Coop.i jakinaraztea. |
Bai webgune honetako sarbidea, bai webgune honetako
informazioaz egin litekeen erabilera betiere sartzen
denaren edo erabiltzailearen ardura da eta ez beste
inorena. Maier S. Coop.k ez du bere gain hartuko sarbide
horretatik edo informazioaren erabileratik etor litekeen
ondorio edo kalterik.
Maier S.Coop.k ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako
hirugarrenen esteketatik etor litekeen lotura edo
edukirik.
Maier S. Coop. da bere produktuei dagozkien jabetza
industrialen eskubideen titularra. Produktuen aipamenari
dagokionez, Maier S. Coop.k aintzatetsi egiten dizkie
titularrei euren jabetza industrialeko eta intelektualeko
eskubideak, baina webgunean aipatzeak edo azaltzeak
ez du esan nahi Maier S. Coop.k inolako eskubide edo
ardurarik duenik, ezta Maier S. Coop.k bultzatzen,
babesten edo gomendatzen dituenik ere.
Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiliz
gero, edo Maier S. Coop.ren Jabetza Intelektualeko
edo Industrialeko eskubideak urratuz gero, legeak
ezarritako ardurak eskatzeko aukera emango du.
Maier S. Coop.k ez du bere gain hartzen sor litezkeen
segurtasun-akatsak, ezta erabiltzailearen sistema
informatikoan (hardwarean eta softwarean) edo horien
fitxategietan edo dokumentuetan gerta litezkeen kalteak
ere, batik bat Maierren webguneetara konektatzeko
erabiltzailearen ordenagailuan birusen bat azaltzeagatik,
nabigatzaileak gaizki funtzionatzeagatik edo nabigatzailearen
bertsio eguneratua ez erabiltzeagatik.
Lege-jakinarazpenen edukia eguneratzea badago; horregatik,
webgune honen erabiltzaileei aldian behin jakinarazpenak
begiratzeko gomendatzen diegu.
|