Intraneteko sarbidea  /  Webgunearen mapa   /   E-mail
LANBIDE  
   
Maier 1973an jaio zen, inguruarekin konprometituta zeuden lagun batzuen ekimenez. Jaio ere, ardura baten ondorioz jaio zen: nola lortu pertsonak benetan euren gain hartzea enpresa-proiektu baten agintea. Hasiera-hasieratik, pertsonak aritu ziren enpresa hau sortzeko baliabideak lortzen eta harremanak izaten. Horregatik jaio zen kooperatiba gisa.

Gaur egun, berriz, merkatu global batean lan egiten duen enpresa-multzoa gara. Baina hasiera-hasierako ideia berberaren inguruan ari gara: protagonista nagusiak hemen lan egiten dugun pertsonak gara.

Ideia hori printzipio eta balioetan gauzatzen da, baina baita jarduera-ildo jakin batzuetan ere:
 

  Etengabe trebakuntzan inbertituz, askotan pertsonen neurrira egindako planekin eta trebakuntza-zentroekin egindako lankidetza-hitzarmenekin, gure pertsona guztiek eskaintza interesgarriak izan ditzaten.

Barne-sustapena bultzatuz, lanpostu guztiak lehenengo gure langileei eskainiz, kanpoko hautaketa-prozesuetara jo gabe.

Etengabe bazkideak sartzea erraztuz eta emaitza ekonomikoetan eta sozialetan konpromisoa har dezaten saiatuz.

Etengabe barne-komunikazioko ekintzak garatuz, hainbat baliabideren bidez (laguntzaileekin bilerak, barne-aldizkaria, langile guztiekin bilera orokorrak…).

Seguruenik ere, enpresa askok eta askok zerbait idatzita izango dute euren xedean, langileak zeinen garrantzitsutzat jotzen dituzten azaltzeko. Geuk ere, horien antzera, balio batzuk dauzkagu ezarrita, lehenengoa konfiantza eta tartean komunikazioa eta trebakuntza. Baina uste dugu badugula horiekiko bereizgarri nabarmen bat: gure pertsonak dira Maier. Gure ustez, Maierren garrantzitsuena ez da pertsona, batik bat Maier bera pertsonak direlako. Geure baliabideak ditugu (makinak, lehengaiak, kudeaketa-sistemak), baina geu, pertsonok, gara Maier.
Beraz, ezagutu nahi baldin bagaituzu, zuzenean geuregana jo beharko duzu, pertsonongana, baina ideia bat egiteko gure webgunera jotzea badaukazu. Zure zain gaude, jarri harremanetan gurekin.
 

  Sarrera - eskaera
 
Sarrera-eskaera
HITZAURREA
Maier eta enpleguaren sorrera
Pertsonak Maierren
Behar ditugun pertsonen profilak
Maierren etorkizuna: aukera berriak
Zentro Laguntzaileak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

© 2002, MAIER. Plastikoen eraldaketa             /  Lege Jakinarazpena