Kanpo-produktuak
Aurrealdeko moduluen osagarriak
Gero eta funtzionaltasun handiagoa duten atal estetiko horiek hasieratik amaierara garatuko ditugu, horretarako kromoztaketaren, pinturen eta hot-stamping tekniken azken berrikuntzak erabiliz.
Atzeko Ateetarako Apaingarriak
Zati funtzional eta estetiko honek zenbait funtzio hartzen ditu barnean —esaterako argi- eta kamera-integrazioa—, eta kromoztaketako eta pinturako azken berrikuntzak erabiliz garatzen eta ekoizten dira
Alboko Pilareak
Funtzionaltasuna eta estetika konbinatuz, zerbitzu oso bat eskaintzen dugu. Horretarako, teknologiako azken-berrikuntzak aplikatzen ditugu, hala nola 2K eta 3K injekzioa, pintaketa, UV pintura eta tanpografia.
Ibilgailu Elektrikoak Kargatzeko Moduloak / Erregai-Deposituen Moduloak
Funtzionaltasun handiko zati hau egiteko 2K injekzioko, push-push integrazioko eta OEM pinturarako inprimaketako azken berrikuntzak erabiltzen dira.
Barne-produktuak
Tresna-paneleko osagaiak
Joera berriak ikertu eta ezarriz, estetika handiko atal horiek garatu eta ekoizten ditugu teknologia berriak erabilita, hala nola kromoztaketa, pintaketa, IMDa, laser-grabaketa, tanpografia eta hot-stamping.
Ate-paneleko osagaiak
Estetika handiko zati hau egiteko, berrikuntzak egiten dira zenbait teknologiatan; besteak beste, kromoztaketan, pinturan, UV pinturan, IMDn, laser-grabaketan, tanpografian, hot-stamping eta argi-gidako integrazioa.
Gure bezero nagusiak

Production
Quality
Award
PSA (2013)
Customer
Satisfaction
Award
JOHNSON CONTROLS (2014)
Regional Supplier
Quality Award
Body Category
NISSAN (2016)
Superior Perfomance
Award
Project Management
TOYOTA (2016)
Regional
Contribution
Award
TOYOTA (2017)
Best Plant
Supplier
Award
PSA (2017, 2018)
